XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Amaitu gabe ere, egindako erdi edo oñalde ua gaur egiten jarrita, 6 milloi pesetatik gora kostako litzakela zesaidan arkitetu batek.
Ordun 60.000 kosta zan.
Krisi gogorra izan zun Gamiz jaunak bere Kuba'ko ondasunetan eta ezin bukatu izan zun ekindako arazo-asmoa, zeruak ala nai-ta.
Ondasunak galduta re, borondatea gelditu zitzaion neurri-gabe Arantzazurako.
Bere esku-zabala ederki ordaindu ere zion Birjiñak: gaur Donostian Gamiz jauna ezer-gutxikin zoriontsuago bizi da, baño askoz zoriontsuago (bere aitorrari sinisten diogunez) joan-egun aundietako aberastasun asetu-eziñean baño.
Frontoi-barreneko zeitxo edo plazatxoa 1923'an egin zan, kamioaren albotik amildegian-gora.
Eurite batek lertu ta erroiztu zualako, berriro altxa bear izan zan (1930).
Urbiako ermita pinpiriña ere 1923'an eregi zan eta ostatu-aterpea 1925'an, biak A. Lizarralde zanari esker.
Maiatzetik udazkeneraño, igande ta jai igotzen da prallea ango artzaientzat eta aratzen diran mendigoizaleentzat meza ematera.
Aizkorriko aterpea 1932'an eregia degu.
Aloña-gañeko gurutze burnizkoak, berriz, 1901'an tinka zutenez, aurten ditu urrezko eztaiak.
Bellotza-gallurreko gurutze argizkoa du gogoko gaurko erromesak, antziñakoak Kurtzepizioa bezela.
Ezarri zanetik (1927), batezere gauez argitan dagonean, zerutik jetxitako ikuskai mirarizkoa dirudi,(...).